ESZENA

“MusEkintza” arte eszenikoen proposamenak Bizkaiko museotan

Bizkaiko foru museoetan MusEkintza jaialdia garatuko da ikasturtean zehar, irailaren 24an hasita eta ekainaren 24ra bitartean. Hilabete bakoitzeko azken larunbatean ikusgarri bat programatu da honako tokietan: La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal Herria Museoa, Gernikan; Arkeologi Museoa, Bilbon; Arrantzaleen Museoa, Bermeon; eta azkenik, Muñatonestarren Gaztelua.

Guztira 9 ikusgarri, 7 leku ezberdinetan helburu argi batzuekin: hainbat kolektibori esker sorkuntzaren sektoreari laguntza eskaintzea pandemiak eragindako kaltea arintzeko xedez; museoetan programazio anitza eskaintzea sorkuntza berriak proposatuz, museoaz modu ezberdinean gozatu ahal izateko; eta azkenik, herritarrengana hurbiltzea eskaintza bereziarekin, herritar horiek eszenatokietara eta museoetara hurbilarazteko.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak esan duen bezala, “MusEkintzan musika, dantza, zinema, antzerkia, umorea, magia, argiztapena eta museoak batzen dituen jaialdi berria da, museoez gozatzeko beste modu bat da.”
Espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio berezi bat prestatuko da, “ikusleen esperientzia indartze aldera”.

MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da, Muñatonestarren gazteluan. Egun horretan girotze-musika eta dantza bertikala uztartzen dituen ekitaldi bat izango da; fusio horri, musika elektronikoa eta gazteluaren fatxadaren gainean proiektatuko diren irudiak gehitzen zaizkio eta, azkenik Hortzmuga taldeak bere ikusgarria aurkeztuko du.

Datozen hilabetetako saioetan parte hartuko duten beste artista batzuk honakoak dituzue: Jon Zabal magoa eta Yogurinha Borova artista integrala, Izaskun Barroso aktorea, Zukut taldea, Oreka TX, Janire Etxabe dantzaria, Iñigo Egia musikaria, Juana Lor, Haizea Aguila eta Beatriz Villanueva aktoreen Emakumeen arketipoak _ Reloaded lana, eta abar.

Programazioa eta emanaldien gaineko informazio guztia hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button