LITERATURA

Altzoko Handiaren istorio poetiko berriak

Erein argitaletxeak Altzoko Handia protagonista duen sail berri bati ekin dio, eta lehen tituluak Koldo Izagirreren eskutik etorri dira. Atzo aurkeztu zituzten Donostiako Udal Liburutegian.

Argitaletxeak azaldu duenez, “Handia filmak zabaldu du jendartean Migel Joakin Eleizegiren fama, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazte bat, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zena. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri diogu haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Aurreneko bi izenburuak dira Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa, album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak”.

Koldo Izagirrek (Altza, 1953) 1976an eman zuen argitara lehen liburua: Zergatik bai, kontakizun laburren bilduma berezia. Handik aurrera ia genero guztiak landu ditu: poesia, kantua, gidoigintza, saiakera, kontakizun laburrak eta nobelagintza. Izagirrerenak dira besteak beste: Euzkadi merezi zuten, Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak, Vladimir, Fernandoren heriotza amezketarra, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Egarri egunak portualdean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button