ARTEA

Mikel Lertxundi eskultorearen perspektiba eta eskala

Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951) Perspektiba eta Eskala izenburuko erakusketa inauguratuko du, ostiralean, apirilak 4, Donostiako Kur galerian.

Lertxundik eskultura geometrikoak paratu ditu galerian, eta eskultura horien bidez perspektibak jorratu ditu. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 20ra arte.

Artistak burdina, harria eta zura landu ohi ditu, sinpletasuna bilatzeko asmoz, bai eta naturaren edertasuna agertzeko ere. Bere lanen formek ez dute ezeren antzik, baina, materian sartzeko baliagarriak dira, artista materiara iris dadin.

Erakusketaren harira, artistak ondoko testua idatzi du,: “Neurtzen duguna ikusten dugu eta ikusten duguna neurtzen. Dena da perspektiba eta eskala kontua. Eta emozioena. Egon daiteke hurbil eta / edo urrun; elkartuta eta / edo bananduta; beteta eta / edo hutsik;…. Egon daiteke eta / edo egon ez.
Izan daiteke handi eta / edo txiki; trinko eta / edo hauskor; esanguratsu eta / edo ezdeus;… Izan daiteke eta / edo izan ez.
Dena dago espazioaren, materiaren, denboraren eta gure begiradaren mende.” 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button