LITERATURA

Ekaitz Goienetxea idazle bizkaitarrak Igartza saria irabazi du

Ekaitz Goienetxea kazetari eta idazle bizkaitarrak Igartza saria irabazi du Karramarroa trostan obrarekin. Duela bi urte, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXI. sariketa ere irabazi zuen Olatuak hausten diren lekua lanarekin. Sariketa horretan, epaimahaiak ematen dituen accesitetako bat ere idazle berarentzat izan zen, Zorionak izeneko ipuinagatik.

Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru Magdalenak aztertu eta  onartu dute Goienetxearen eleberri-proiektua, Karramarroa trostan. Goian aipaturiko lanen ostean, Igartza sariak 2018ko udaberrian lehen liburua plazaratzeko aukera eskainiko dio Ekaitzi.

Idazle bizkaitarra oso motibaturik dabil azkenaldi honetan, izan ere, joan den urtean BesteHitzak-OtherWords programaren bidez, Europako hizkuntza gutxituen artean sorkuntza-egonaldien sare bat antolatu zen, eta Ekaiz Goienetxea Esloveniako Maribor-en izan zen ekimen honi esker.
Hemen duzue han idatzitako testu laburrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button