LITERATURA

“Airakurri” proiektuaren aurtengo edizioa martxan da

Irakurzaletasuna sustatzen lagundu nahi duen Airakurri proiektuaren 2019ko edizioa martxan da, Euskal Editoreen Elkartearen eskutik.

EEEk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, 2015ean abiarazi zuen www.airakurri.com  irakurzaletasuna sustatzeko tresna irakasleen esku jartzeko. Ordutik, dozenaka ikastetxek parte hartu dute proiektuan eta 600 iruzkinetik gora bildu dira.

“Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta nerabeak gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzen duen esangura osoarekin. Euskara eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten, euskararekin gozatzen asma dezaten, denok elkarrekin lan egin behar dugula uste dugu EEEn. Zoritxarrez, ez da lan erraza gure herriko zenbait girotan. Eta, noski, egiteko hori ez da eskolarena bakarrik. Gazteek Internet sarea sentitzen dute komunikaziorako leku nagusi gisa, han aise truka baititzakete iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena izango dela sinesten dugu Elkartean. Hala, elkarren gomendioak, aurkikuntzak eta “txinpartak” trukatzen eta ereiten laguntzen saiatzeko tresna da Airakurri”.

Martxoaren 6ra arte dago epea zabalik edizio honetan, eta iruzkin landuen edota saiatuenari eta haren ikastetxeari saria emango zaie.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button