ESZENA

Arraza eta nazio nortasunari buruzko dantza ikuskizuna

Kleber Lourenço dantzari brasildarrak Negro de Estimação ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 23an eta 24an Deustuko La Fundicion aretoan, 20:00etan. Obrak arraza eta nazio nortasuna ditu ardatz. Horretarako, diskurtso ideologiko, sozial eta artistiko sendoa baliatzen du bere obran.

Marcelino Freire idazlearen Contos Negreiros liburuan jasotako zortzi ipuinetan oinarritzen da obra. Liburu horrek Jabuti literatur saria jaso zuen 2006an.

La Fundicion aretoak honela deskribatzen du obra: “Sortzaile-antzezle bat, historiaz blai dagoen gorputz bat… memoria hori mugimenduan txertatzeko eta DNA hori erakusteko asmoz ahaztu ez dadin. Barnean duen antzinatasun beltz eta pluralari merezitako omenaldia eskainiz”.

Hala, gorputzak historia islatuko du herri adierazpenen bitartez, “candomblé dantza-errituetatik, eszena artistikoaren eta errituen arteko paralelismo bat marraztuz”. Ikuskizunean dantzariaren gorputzaren eboluzioa erakusten da; “antzezlearen gorputz-egoerei buruzko ikerketa bat” da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button