IKUS-ENTZUN

Zinebiklub-ek film laburrak pantailaratuko ditu

ZINEBI Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioko Nazioarteko Lehiaketara aurkeztutako film laburrak pantailaratuko dira egun hauetan  Zorrotzako eta Otxarkoagako Udaltegietan. Proposamenak 16 nazionalitatetako 23 film aurkeztuko ditu guztira, hilaren 5etik 26ra bitartean.

Euskal Herrian egindako hiru titulurekin batera (Alberto Vazquez-en Sangre de unicornio, Asier Altunaren Zela Trovke eta Izibene Oñederraren Hotzanak, for your own safety), programazioak lau kontinentetatik ekarritako filmak ondu ditu.

Programatutako tituluen artean, Poloniako Gwizdek filma (Dokumentalaren Urrezko Mikeldia ZINEBIren azken edizioan), Suitzako À beira de Lisboa delakoa (Dokumentalaren Zilarrezko Mikeldia ex aequo) eta Alemaniako Sunny (Fikzioaren Urrezko Mikeldia ex aequo) nabarmen daitezke.

Horiez gain, Gericinó-do lado de fora (Brasil), This is vanity (Erresuma Batua), El ruido del mundo (Espainia), The battle of the jazz guitarist (EEBB), Toci neko ovde (Serbia), Mi ideología, variaciones sobre un concepto (Espainia), La Strada di Raffael (Italia), Cebú (Kuba), Shri hanuman chalisa (India), Dotty (Zeelanda Berria), Chile imaginario (Txile), Casalata (Portugal ), Duet (Iran), Rondó (Polonia), Liar (Erresuma Batua) eta La isla de los muertos (Espainia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button