BERTSOTAN

Heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilbao Arenan jokatuko da bihar, abenduaren 18an, 17:00etatik aurrera.

Hauek dira oholtza gainean arituko direnak: Aitor Bizkarra Ruiz,  Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Finalera heldu aurretik ibilbide luzea egin du Bizkaiko Txapelketak. 2020ko maiatzean jokatzekoa zen Udabarriko Fasea 2020ko irailean jokatu zen, eta udazkeneko fasea 2021era atzeratu zen.

Bizkaiko Txapelketan 6 kanporaketa jokatu ziren eta 36 bertsolarik parte hartu zuten horietan. Finalaurrekoetan 8 bertsolari zeuden zain, 2018ko finalistak, eta kanporaketetatik sailkatutako 10ekin batu ziren; 18 bertsolari guztira finalaurrekoetan. Horietatik zortzi heldu dira finalera.

Animo!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button