MUSIKA

“Urtarrijazz” musika ziklo gozagarria, Iruñean

Urtarrijazz zikloak hemengo musikarien jazza biltzen du, eta hil honetan garatuko da Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean, urtarrilaren 28ra arte. Programazio horren barruan kontzertuak, hitzaldiak eta erakusketa bat antolatu dira.

Gaur berton izango da kontzertu bat Kike Arza Electric 4et taldearekin. Bere errepertorioa Guillermo Kleinen obraren gaineko ikerlanaren eta hainbat baliabide erabiltzearen emaitza da. Erritmoz konplexua bada ere, gai errepertorioa musikaltasuna galdu gabe konposatu da. Izan ere, xede bat gogoan hartuta aztertu eta sinplifikatzen dira konposizioak. Taldean Satxa Soriazu (pianoa), Adrian Fernandez (gitarra), Daniel Lizarraga (bateria), eta Kike Arza (baxu elektrikoa) aritzen dira.

Bihar ere beste kontzertu bat programatu da: Quinteto Asier Ardaiz. Asier Ardaiz tronpeta-jotzaile nafarrak berak ondutako azken proiektua Here da. Hartaz esan da “Europako musikari gazterik dinamikonenetako bat” dela. Oraingoan, anime-serietako musika jazzera egokitu du. Zortzi kantu ospetsu eta adierazgarri dira, hainbat jazz motaren eta musika inprobisatuaren arabera bertsionatuak. Musikari hauek osatzen dute taldea: Asier Ardaiz (tronpeta), Aritz Ostolaza (saxo altua), Marcos Salcines (pianoa), Marcelo Escrich (kontrabaxua), eta Dani Lizarraga (bateria).

Urtarrijazz musika zikloaren programazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button