MUSIKA

New York hiriko hardcore piztiak ostegunean Durangon

Hardcore estiloaren jarraitzaileek ezinbesteko hitzordua dute ostegunean, hilak 21, Durangoko Plateruenan. Izan ere, New York hirian 80ko hamarkadan eztanda egin zuen hardcore mugimenduarekin lotuta bi talde klasikok joko dute, Sick Of It All eta Madball-ek hain zuzen.

Sick Of It All bandak All Based on a true Story lana aurkeztuko du. 1989 urtean Blood, Sweat & No Tears izenburuko estreinako lana plazaratu zuenetik talde honek bere tokia pribilegiatua bete du New York hiriko hardcore eszenan, Youth of Today, Gorilla Biscuits edo Agnostic Front taldeekin batera. Azken talde hori giltzarria da AEBetako hiri horretako hardcore eszenan, –Victim in Pain (1984) eta Cause for Alarm (1986) funtsezko lanak dira musika-mugimendu hau ezagutzeko-. Talde horretako abeslaria, Roger Miret, Freddy Cricien Madball taldeko abeslariaren anaia nagusia da. Madballek ere aurten kaleratu duen Empire lana aurkeztuko du Durangon.

Bi talde estatubatuarrekin batera Bartzelonako Anal-Hard banda izango da. Aurten Tercero Cuarta izeneko lana plazaratu du eta NY hiriko hardcore doinuen jarraitzaile sutsuak dira. Horren erakusle Agnostic Front, Cro-mags, Hatebreed edo Sick of it All-ekin eskainitako zuzenekoak.

Background Noisek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button