MUSIKA

Capella eran onenak

Sariak eta birak jaso eta egiten ditu etengabean B Vocal ahots boskotekoak. Harmony Swepstakes jaialdi ospetsuan bost sari erdietsi dituzte Zaragozako kantariek. Txinatik eta Japoniatik ere iragan dira eta han ere laudorioak baino ez dituzte jaso.
Zenbait adituk adierazi dutenez capella eran onenak omen dira munduan. Orain Bilbora datoz auren ikuskizun umoristiko eta barregarria eskaintzera. Otsailaren 10etik 13ra egongo dira Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian.

Bertaratuko duten ikuskizunean Errenazimenduko, Barrokoko eta Gospel koroak nahastuko dira modu jostagarrian. Saltsa, rock, pop, edota rap estiloak ere ukituko dituzte maisutasunez, euren eztarrietatik sorturiko ahots artistiko ezinezkoekin, etengabean ikuslegoarekin konplizitatea bilatzen den bitartean.

Gogoratu, otsailaren 10etik 13ra egongo dira Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button