BERTSOTAN

Xilaba finalaurrekoetara iritsi da

Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketa Donibane Lohizunen abiatu zen irailaren 24an eta dagoneko finalaurrekoetara heldu da. Datorren larunbatean, urriaren 8an, lehen saioa egingo da Baigorrin.

Muskilditik pasa ondoren, datorren larunbatean Baigorrin izango dira Xilabako bertsolariak.  Baigorriko Plaza Xokon jokatuko den lehen finalaurrekoan Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua, Aitor Servier, eta Egoitz Zelaia bertsolariak arituko dira. Bixente Hirigarai izango da gai-jartzailea. Saioa 17:00etan hasiko da.

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba atarian duzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button