BERTSOTAN

Ilusioz beterik dator Arabako Bertsolari Txapelketa

2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa inoizko Arabako txapelketarik arrakastatsuena izan zen. 18 bertsolarik argi eta garbi erakutsi zuten Araban dagoen maila eta Arabako Bertsozale Elkarteak ondo baino hobeto erakutsi zuen antolakuntza maila, finala egunean 600 entzule elkartuz.
Ostean Arabako Bertsozale Elkartea garai berri batean murgildu zen. Txapelketak lortutako maila eta arrakasta ikusita, eta Arabako bertsolaritzaren egoera kontutan hartuz 2010ean Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa proposatzea erabaki zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. 2010ean ez zen banakako txapelketa izan, taldeka baizik. Ereiteko urtea izan zen 2010a. Bederatzi taldek parte hartu zuten, Arabako 5 kuadrilla ezberdinen izenean. 42 bertsolarik, 12 epaile, 10 gai-jartzaile, grabatzaileak, aurkezleak… guztira 140 lagunek modu batean edo bestean parte hartu zuten.

2011an errekak ibaiak bihurtuko dira. Berriro banakako txapelketa baina 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa ezberdina izango da. Handitzeko garaia da. 30 bertsolarik parte hartuko dute.

2009ko Arabako Txapelketan parte hartutako bertsolariak zuzenean sartuko dira kanporaketetan gehi aurre-kanporaketetan sailkatutakoak. 30 bertsolari 5 kanporaketan banatuta. Afari formatuan. 60 lagunentzako tokiko elkarte, txoko…
Gero, 18 bertsolari hiru finalerdietan banatuta, jaialdi formatuan, 150 entzuleentzako antzokiak eta azkenik, finala, 6 bertsolarirekin jokatuko dena (apirilak 2, Printzipal Antzeokian).

Lehen kanporaketa laster batean izango da, otsailaren 12an, larunbata, Laudioko Basalarrina Elkartean, 20:30ean.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button