BERTSOTAN

Bertsorik gabeko bertso saioa

Bertsorik gabeko bertso saioa antolatu da Hondarribiko Blagan elkartearen aurkezpen ekitaldian. Hitzordua ekainaren 10ean izango da Itsas Etxeko auditorioan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Aurkezpen horretarako saio berezia antolatu dute: Bertsorik gabeko bertso saioa. Herriko hainbat pertsona bertsolari lanetan jarriko ditu Joxerra Garzia gai jartzaileak; baserritarrak, arrantzaleak, idazleak, margolariak, irakasleak, historialariak, kirolariak, (tartean, Judas Arrieta, Arantxa Urretabizkaia, Gari Amundarain, Ainhoa larretxea,…) eta luxuzko gonbidatua ere izango dute oholtza gainean, Kike Amonarriz tolosarra.

Saio umoretsu eta dinamikoa izango da Blagan elkarteak herriaren aurrean aurkezteko erabiliko duena.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button