MUSIKA

Gatibu, Ameriketan barrena

Gernikako talde arrakastatsua Ameriketan barrena ibiliko da datorren astetik aurrera. Lehenengo kontzertua, hain justu, ekainaren 27an izango da, New York hirian.

New York utzi, eta Mexikorako bidea hartuko du, ekainaren 28an Mexiko Hiriko Euskal Etxean izango baita. Gero, bizkaitarrak ekainaren 30ean, AEBetara itzuliko dira, San Frantzisko (Basque Cultural Center), hain zuzen.

Uztailean, beste bi zita izango dituzte: 3an, Los Angeles hiriko Southern California Basque Club-en izango dira, eta 8an, Washington-go Folklife Festival jaialdian.

Emanaldi horiez gainera, beste batzuk ere egingo dituzte, birak aurrera egin ahala.

Informazio gehiago: gatibu.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button