MUSIKA

Saint Marc Abesbatzako neska-mutilak Bilbon izango dira

Nicolás Portek 1986an sortutako Lyongo San Marko Zentroko abesbatzak Arteria Bilbao antzoki berrian abestuko du Europan zehar egiten ari den biran. Bi emanaldi eskainiko ditu urriaren 29an, 19:00etan eta 21:00etan.
10 eta 15 urte arteko berrogeitik gora neska-mutilek osatutako abesbatza mistoa da, eta gaztetxo guztiak Lyongo zentro horretan daude eskolaratuta.
1988. urteaz geroztik, abesbatza frantsesak sei disko argitaratu ditu, eta, Les Choristes filmeko soinu-bandarekin merkaturatutakoa kontuan hartuta, diskografia onena eta ugariena duten kantari txikien abesbatzetakoa da. Frantziako film luzeak arrakasta itzela eduki zuen mundu zabaleko karteldegietan, eta Oscar sarietarako izendatu zuten. Izan ere, Oscar sarirako bi izendapen izan zituen: jatorrizko abesti onena eta ingelesez ez beste hizkuntza batean egindako film onena. Bere musikak hainbat sari lortu ditu: Europako Zineak soinu-banda onenari emandakoa, besteak beste.

Arteria Bilbo Komunikazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button