IKUS-ENTZUN

Alemaniako Espresionismoari buruzko zikloa, Artiumen

Gasteizko Artium zentro eta museoak Alemaniako zine klasikoaren gaineko Gabinete Alemana zikloa ondu du. Programa datorren ostiralean hasiko da, hilak 13; egun horretan, F.W. Murnau zinegileak 1926an filmatutako Faust filma pantailaratuko dute.

Otsailaren 20an eta 27an, beste bi film klasiko aurkeztuko dituzte,  Die Büchse der Pandora (G.W. Pabst, 1926) eta M (Fritz Lang, 1931) hurrenez hurren. Film guztiak XX. mende hasieran filmatutakoak dira; hau da, Alemaniako espresionismoaren emaitzak dira.

Zikloarekin batera, Artiumek ikastaro bat ere antolatu du. Ikastaro hori Juan Arrosagaray-k zuzenduko du, eta otsailaren 12, 19 eta 26an egingo da; egun bakoitzean gai bat jorratuko da: Munstroak, Estiloa, Teknika, eta azkenik, Kritika.

Informazio gehiago: artium.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button