IKUS-ENTZUN

Dokumentala jana, Donostian

Lupa 2014 Dokumentalen Mostra-k ekimen originala ondu du sortzen diren gastuetarako dirua lortzeko asmoz; hala, larunbatean, martxoak 29, bazkari zinematografiko bat prestatu dute, Donostiako Guardetxean, 14:00etan.

Bada, Xabier Gutiérrez sukaldari ezagunak lau platereko menua ondu du, lau dokumentaletan oinarrituta: Lucio, El sol del membrillo, The act of killing eta Searching for Sugarman. Bazkariaren ostean, musika jarriko dute dantzan aritzeko xedearekin.

Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek Lupa Dokumentalen Mostra eta Topaketa jaialdiaren zazpigarren edizioa ondu dute apirilaren 17tik 20ra arte, Donostian eta Oreretan. Lupa 2014 dokumentalen mostra erakustaldi ez konpetitiboa da”; izan ere, Lupak azken urteetan egindako lan dokumentalen erakusketa izan nahi, xede konpetitiborik gabe. Hala, bertan parte hartu nahi duten zinegileek haien lanak bidal ditzakete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button