MUSIKA

Gorlizko Xurrut tabernan “Jazz Ostegunak” egingo dira

Gorliz udalerriko Xurrut pizzeriak kontzertuak ondu ohi ditu udaro, Jazz Ostegunak izenburupean. Emanaldiok uztailetik irailera bitarte egiten dira, lokalaren terrazan, eta askotariko taldeek jotzen dute, egitarauaren izenak jazza aipatu izanagatik ere.

Aurten, zazpi kontzertu egingo dira, eta lehenengoa uztailaren 26an izango da, Cecilia Payne. Laukote bilbotarrak indie-pop kutsuko doinuak jotzen ditu. Luzia (gitarra, ahotsa), Barezi (gitarra, ahotsa), Jone (baxua, ahotsa) eta Ander (bateria) musikari gazteek osatzen dute taldea. Iragan maiatzean estreinako diskoa plazaratu zuten, lau kantuko EPa, Aingeru Malaxetxebarriak grabatua eta Mike Maricoandak ekoitzia.

Xurruteko terrazatik igaroko diren beste taldeak hauexek dira: abuztuaren 2an, Trampas; 9an, Zootropes eta Duobite; 16an, Purple Vellocet; 23an, Moonshakers; 30ean, Half Chicken Project; eta azkenik, irailaren 6an, Los Paralíticos del Ritmo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button