BERTSOTAN

Komunikazio proiektu bateratua bertsogintzan

Bertso Plaza Digitala Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritzaren eremuko hedapen eta komunikazio proiektu bateratua garatzen ari dira.

Orain arte Bertso Plaza Digitala Elkarteak www.bertsoa.com ataria garatu eta kudeatu du eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak www.bertsoplaza.tv. Bi proiektuak batu egin dira eta, horri esker, 2010eko uztailetik batera ari dira lanean bi egitasmoetako langileak.
Atari bakarra eta berritua da bi elkarteren ahaleginak, sinergiak, baliabideak eta egitasmoak batzearen emaitza.

Bertsoa.com-ek bertsolaritzaren hedapen zabala eta kalitatezkoa egitea du helburu, sorkuntza zein informazioaren alorrean, zuzenean zein diferituan.
“Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan. Bertsolaritza bere aniztasunean bildu eta sareratzeko lanean dihardugu, bertsozale eta gizarte osoari bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozatzeko kalitatezko zerbitzua eskainiaz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button