IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko diru-laguntzak

Ikus-entzunezko proiektuak (fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak) garatu eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntzak emateko deialdi publikoa zabaldu du Gasteizko Udalak.

Hauek izango dira laguntzen modalitateak: zinema, telebista eta plataforma digitaletako proiektuak garatzeko laguntzak; film laburrak ekoizteko laguntzak; eta gidoiak idazteko laguntzak.
Zinema, telebista eta plataforma digitaletarako proiektuak garatzeko laguntzak: 50.000 euro; Film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro; eta gidoiak idazteko laguntzak: 10.000 euro.

Berariazko deialdi honetara aurkeztu nahi duten pertsona eta entitateek oinarri orokor horietara jo beharko dute jakiteko non eta nola aurkeztu eskabideak, zein betekizun eta betebehar izango dituzten eskatzaileek, nola justifikatu behar dituzten diru-laguntzak, zein formulario baliatu behar dituzten eta abar.

Jakingarriak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button