LITERATURA

Anton Txekhov idazlearen ipuin bildumarik zabalena

31 Ipuin izenburuarekin argitaratu du Elkar argitaletxeak, Iker Sancho Insaustik itzuli dituen Anton Txekhov idazlearen ipuinak.

Liburu berriaren kontrazalean hauxe irakurri dugu: “Errusiako bere garaiko gizartearen erretratu ezin finagoak egiteagatik nabarmendu zen Anton Txekhov, baina, klasiko handien marka betez, nonahiko eta noiznahiko irakurleek topatzen dituzte haren orrietan identifikatzeko moduko pertsonaiak, ezaugarriak, egoerak… halako moldez non ipuingintza modernoaren aita eta maisutzat aitortzen den aho batez.
Umoretsuak dira itxura batean Txekhoven istorio gehienak: gizakion makurkeriaren bizkar irri eginarazten duten ipuin jostari eta arinak; barnerago sartuz, ordea, guztiz trebea da gizon-emakumeon saminak agertzen ere, eta sentimendu sakonez salatzen ditu injustiziaren menpe sufritzen dutenen minak.”
Ipuinetako batzuk euskaratuak izan dira lehenagotik ere, baina honakoa da orain arteko bildumarik zabal eta osoena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button