BERTSOTAN

Donibane Garazin Sustrai onena

350 pertsona inguru bildu ziren Donibane Garazin, Xilabak eskaini zuen bertso-saioaz gozatzera. Sei bertsolari aritu ziren Pantxika Solorzanok emandako gaiekin kantuka.

Nolakoa izan zen saioa jakiteko hona hemen handik jaso ditugun letrak: “Saioa umorez joan zen, bai zortziko haundi bai zortziko ttipian eta irri andana entzun ahal izan ginuen barne hartan. Ondotik, 10eko ttipi eta bakarkakoetan bertsualdi serio eta hunkigarriagoak izan ziren entzungai. Kartzelan aldi huntan ere, gaia nahiko idekia izan zutenez, ixtorio desberdinak eskaini zizkiguten, pertsonai asmatu baten ahotik kantatuz ala haien beren ahotik ere”.

Sustrai Colinak puntuazio handiena lortu zuen (332). Honen ostean, Odei Barroso (312), Maddi Sarasua (289,5), Maddi Ane Txoperena (284,5), Egoitz Zelaia (268, eta  Ramuntxo Christy (268) sartu ziren.

Honezkero, ezagunak dira azaroaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelako finalean kantatuko duten sei bertsolarien izenak:Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button