ARTEA

Proiektu artistikoak garatzeko eta gauzatzeko laguntza

Bilbao Arte Fundazioak, BBK Fundazioarekin batera, kultura sustatzeko eta gazte sortzaileen proiektu artistikoak bultzatzeko xedez, beken deialdi hau egiten du. Deialdiaren helburua zenbait proiektu artistiko garatzeko eta gauzatzeko laguntza materiala, ekonomikoa eta zerbitzu-prestazioa ematea da. Eskariak Bilbao Arten aurkeztu edo posta arruntez bidali behar dira, azaroaren 13ra baino lehen.

“Proiektuak edozein arlo artistiko-plastiko proposamenen sormena eta garapena onartzen da. Proiektu horiek banaka edo taldeka izan daitezke, eta haien konpromisoa proiektua 2016an gauzatzea da. Ibilbide artistikoa eta akademikoa duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du: herrialdea eta adina edozein izanda. Halaber ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, azken hiru urteetan beka hau jaso dutenak edo hiru aldiz beka euki dutenak”.

Deialdiak nazioarteko ezaugarri duenez, interesatuta dauden pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute. Beka mota hauetakoak izan daitezke: Produkzio beka estudioarekin, Produkzio beka estudio barik edota Lankidetza-bekak.

Bakoitzaren gaineko informazio guztia Bilbao Arte Fundazioaren webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button