MUSIKA

“Nola?” dokumentala, gaur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean

 

Gasteizko Jazzaharrean jaialdiaren barruan, Fermin Muguruzak sorturiko Nola? dokumentala eskainiko da gaur, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Dokumentala Ortuño aretoan proiektatuko da bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin.

Fermin Muguruzak disko (CD) eta dokumental (DVD) berriak bildu ditu Nola? egitasmoan; hots, AEBetako New Orleans hiriko musikariekin hiri horretan grabatutako diskoa eta dokumentala. Diskoan bere ibilbideko hamar doinu bildu ditu, baina New Orleans hiriko musikariek emandako kutsuarekin: jazz, swing, rhythm & blues…
Horrekin batera, Katrina urakanak hirian eta bertako musikariengan eragindako kalteak jaso ditu, hondamena gertatu eta hamar urtera.

Diskoaren harira, Muguruzak New Orleanseko Preservation Hall Jazz Band taldearekin grabatu du, zeinak Lenny Kravitz, Mos Def edo Tim Robbins-ekin lan egin duen. Musikaria eta banda Jonatahn Freilich ekoizlearen zuzendaritzapean aritu dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button