MUSIKA

Iraila musikatua Bilboko Kafe Antzokian

Hil honetako bigarren asteburu hau musikaz betea dator Bilboko Kafe Antzokira. Izan ere, atzo Barrence Whitfield & The Savages rock-and-roll talde estatubatuarrak aretoa dar-dar jarri ondoren, gaur Madrileko Los Enemigos rock talde ezagunean arituriko Josele Santiagok joko du hirukote formatuan.

Bihar, berriz, beste kontzertu interesgarri bat izango da. Micah P Hinson rock kantaurore estatubatuarrak, Pixies talde entzutetsuaren Trompe Le Monde lana egokituko du horretarako propio abiatu duen The Pioneer Saboteurs taldearekin. Banda hori musikari espainiarrek osatzen dute.

Hurrengo astean ere rock estiloa izango da nagusi. Hilaren 23an Sex Museumek (Madrid) eta Capsulak (Argentina/Euskal Herria) joko dute. Espainiarrek azken lana aurkeztuko dute. 24an, aldiz, euskal talde bi izango dira agertokian: Porco Bravo (Barakaldo) eta Lobo Eléctrico (Tolosa). Lehenengoek hil honetan plazaratuko duten GROOO!!! diskoko kantuak aurkeztuko dituzte.

Iraila, soul eta funk doinuekin amaituko da. 29an, hain zuzen ere, JC Brooks & the Uptown Sound banda estatubatuarrak joko du. Ondoan, Ugly Beats herrikideak izango dituzte. Azken horiek, 60ko hamarkadako garage-rock estiloko erritmo biziak jorratzen dituzte.

Hil honetako agendaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button