KULTURARTEKOTASUNA

Zurrumurruen Aurkako maiatza, Gasteizen

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak egitarau trinkoa proposatu du maiatzean, Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna dela eta (maiatzaren 21a).

Hala, maiatzaren 17tik 23ra, Poetak maiatzean IX. Nazioarteko Poesia Jaialdiaren esparruan, Zurrumurruen Aurkako Kristalezko Bertsoak ekimena egingo da Gasteizko Gizarte Etxeetan. Irudi bakoitzaren ondoan QR kode bat egongo da eta kode horien bitartez ibilbide bat egiteko aukera izango da. Horrez gain, sare sozialetan ekintza horri lotutako zozketa bat egingo da.

Beste aldetik, maiatzaren 19rako honako lantegia antolatu da online: Arrazismoaren aurkako deseraikitze- tailerra pertsona zurientzat. Hizlaria Sarah Gottlieb izango da, SOS Racismo Madrideko kidea.
Maiatzaren 21ean, Zurrumurruen aurkako Giza Liburutegia egingo da Lakuako Parkour Park-ean. Ekintza honetan bost gazteren testigantzak entzuteko aukera izango duzue. Gazte horiek bere bizitzako esperientzia bat, amets bat… partekatuko dute. Helburua da “topagune eta elkarrekintza positibo bat sortzea da, aurreiritziei eta estreotipoei buruzko eztabaida bultzatzeaz gain”.

Bukatzeko, maiatzaren 31n, Zurrumurruen Aurkako Zineforuma egingo da Aldabe Gizarte Etxean, Afrikako Astearen laguntzaz. Carlos Collazos eta Judit Arandak zuzendutako  Descendents dokumentala ikusteko aukera egongo da. Hasi aurretik, Nor da nor jokoan oinarritutako jolasa egingo da, eta dokumentala ikusi ondoren mahai-ingurua proposatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button