IKUS-ENTZUN

Zinema programa bizigarri bat

Tabakaleraren laguntzarekin, Elías Querejeta zine eskolaren 2023-2024 promozioko komisariotzako ikasle taldeak Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat zikloa antolatu du, apirilaren 9tik 14ra. Guztira bederatzi film pantailaratuko dira sei saiotan, eta aste osoan bi instalazio ere ikusgai izango dira.

“Zer espero dugu kontinentetik urrun? Bakardadearen larritasuna? Askapenaren desira? Ziklo honetako filmek galdera horiek eta beste batzuk egiten dituzte, eta ikusleak gonbidatzen dituzte pentsatzera nola bizi leku batean, nola planteatu elkarrekin bizitzea, nola irten isolamendutik elkar aurkitzeko.”

Zikloa, bihar, hilak 9, abiatuko da Apichatpong Weerasethakulen Blissfully Yours (2002) filmarekin. Hilaren 10ean, Operai, contadini emango dute, Danièle Huillet  Jean-Marie Straubena (2001). Ostegunean, 11n, bi saio bikoitz egongo dira: Maximilian Bungartenen The Age of Innocence (2022) eta Luis Esguerra EQZEko bosgarren promozioko ikaslearen Tú me hiciste ver el cielo (2023). Geroago, Helena Girón eta Samuel M. Delgadoren Bloom (2023) eta Sílvia das Fadasen A casa, a verdadeira e a seguinte, ainda está por fazer (2018). Hilaren 12an, azken bi saioak egingo dira. Lehenengoan, Miryam Charlesen Vole, vole tristesse (2015) eta Rhayne Vermetteren Ste. Anne (2021) emango dira, eta gero,  Sharon Lockharten Eventide (2022).

Gainera, Santa Klara uharteari eta Faisaien Uharteari buruzko instalazio bana izango dira ikusgai: Deva Peredaren Lika eta Ana Júlia Silvinoren Odoyá ez dago!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button