BERTSOTAN

NBTXk Vianan eta Uharten antolatu ditu saioak

Nafarroako Bertsolari Txapelketa joan den larunbatean abiatu zen Iruritan. Asteburu honetan bi final-laurden antolatu dira: Larunbatean Vianako Kultur Etxean, eta igandean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Bertsoa Nafarroako bazter gehienetara eramateko ahaleginean lehen aldiz antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak txapelketako saio bat Vianan. Sei bertsolari izango dira han kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta.

Igandean Uharten, Arte Garaikideko Zentroan, Joanes illarregi Marzol, Ainara Ieregi Aranburu, Julen Zelaieta Irirate, Mikel Lasarte Cia, Beñat Astiz Isasi eta Eki Mateorena Zozaia bilduko dira.

Bi saioen ondotik, final-laurdenetako beste saio bat izango da Leitzan, urriaren 21ean. Orduan zehaztuko da txapelketako finalaurrekoen fasean ariko direnen zerrenda.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button