MUSIKA

The Limboos eta The Uppertons taldeek Iruñeko Beltza Weekend jaialdian joko dute

Irailaren 28, 29 eta 30ean, Iruñean estreinakoz egingo den Beltza Weekend jaialdian ondoko taldeek joko zutela iragarri zuten  asteburu beltzaren antolatzaileek iragan maiatzean: Hannah Williams & The Affirmations (Erresuma Batua), The Excitements (Bartzelona) eta MFC Chicken (Erresuma Batua). Bada, hiru horiei, orain, The Limboos (Madril) eta The Uppertons (Italia) gehituko zaizkie, behin betiko kartela osatzeko.

Horretaz gainera, Conchita Bardají margolariak Black Music izenburuko erakusketa paratuko du Zentral aretoan, eta asteburu osoan makina bat disko jartzaileren single beltzak entzungo dira hainbat tabernetan, tartean, Jules Barsoulona, Adela Domínguez, Spencer Evoy, Alber Acedos edota Julen Blaká. “Saioak biniloan eginen dira eta ondoko musikak ekarriko dizkigute: Soula (bere alderdi guztietan) R&Ba, rocksteadya, ska, funka, boogalooa eta groove-jazza. Larunbatean ia egun osoko saioa izanen da gozagai (eguerditik iluntzera arte) Alde Zaharreko hiru tabernetan aldi berean. Eguneko jai honetan 12 disko jartzaile baino gehiagok parte hartuko dute. Laster konfirmatzeke ditugun Dj guztiak emanen ditugu jakitera”.

The Limboos (Madril) eta The Uppertons (Italia) taldeen haria, lehenengoek rhythm & bluez zaharra eta dantzagarria jotzen dute, baina hamaika osagai pikanteekin apailatua: mambo, swing, jazz, soul, eta abar. Oraintsu, Limbootica! (Penniman Records, 2017) disko bikaina plazaratu dute madrildarrek.
The Uppertones hirukote italiarrak, tronboi, piano eta bateriak, Jamaikan 1950eko hamarkadan egiten zen musika jotzen du: R&B jamaikarra, boggie jamaikarra, calypsoa eta mentoa. “The Uppertones dotoreak dira eta estetika zaindu eta erakargarria daukate. Europan barrena egiten ari diren biraren baitan datoz Iruñera, eta beren stompin-swing bereziarekin helduko dira, jamaikar estilo zorrotzaz nahastua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button