MUSIKA

Berri Txarrakek BEC!-en grabatutako bideoklipa argitaratu du

Iragan martxoan Infrasoinuak (Only In Dreams, 2017) diskoa Euskal Herrian aurkezteko burututako kontzertu bakarrean jasotako bideoklipa argitaratu berri du Berri Txarrak taldeak. Klipean, hain zuzen, Katedral bat kantua biltzen da.

Taldeak, bestalde, aipatutako disko aurkezpen birarekin jarraitzen du. Hala, Australia, Zelanda Berria, Txina, Korea, Bartzelona, Britainia Handia eta Madril bisitatu ondoren, asteburu honetan Madrilgo DCODE jaialdian izango da hirukotea. Irailaren 15ean, halaber, Donostia Festibalean parte hartuko du Berri Txarrakek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button