IKUS-ENTZUN

“Yuku eta Himalaiako lorea” filma ikusgai

Zinema Euskaraz programak Euskal Herriko hainbat zinema-aretoetan estreinatu du Yuku eta Himalaiako lorea filma. Arnaud Demuynckek eta Rémi Durinek zuzendutako film belgikarra da, eta publiko guztiarentzat da egokia.

Zineuskadik sustatuta, Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den lehen filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Pieza zinematografikoaren korapiloa honako hau duzue: “Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea.  Yuku sagutxoa, familia atzean utzita, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, ohean gaixo dago eta. Amonak laster joateko asmoa du sator itsuaren atzetik, Lurreko tuneletan barrena. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.”

Datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango dituzte gure haurrek. Horien artean, datorren otsailean Momias pelikula iritsiko da zine-aretoetara; eta martxoan Four Enchanted Sisters eta Oink Oink.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button