ESZENA

“Dibertikale”, haurrentzako kale animazioa Gasteizen

Uztailaren 1etik 15era luzatuko da umeek (eta ez hain umeek) asko gozatuko duten Dibertikale kale animazioko programa. Gizarte etxeen inguruko kale eta plazetara 11 ekitaldi eramango dira, eta magia, zirku, antzerki, pailazo eta antzerkiaz gozatzeko abagunea izango da. Hiriko gizarte etxeen ondoan izango dira ikuskizunak, beti ere arratsaldeko 19:30ean.

Programa uztailaren 1ean jarriko da martxan Galizia kalean, Araneko gizarte etxearen ondoan, malabare eta zirkuko jarduerez josita dagoen Zirkale taldearen A ze parea haurrentzako ikuskizunarekin.

Mago Sun uztailaren 2an arituko da; Kiki, Koko eta Moko taldearen txanda hurrengo egunean izango da Katapum Txispun saioarekin; Zirika Zirkus taldeak Txarlestrup izeneko lana eramango du; Hipo eta Tomax bikoteak Papo Pupa lana egingo du; Erre Produkzioak Ttiki Ttaka Irratia lanarekin arituko da; De patitas en la calle taldeak Trilita lana antzeztuko du; La Canica Rojak Las aventuras de Jonasin izeneko obra kaleratuko du; Malas compañias-ek Orsai lana; Prospero teatrok Barre laborategia eta azkenik, Circortitok La risa es bella izeneko obra egingo du uztailaren 15ean.

Zertan den obra bakoitza eta non egingo den ikusi nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button