BERTSOTAN

Otsailean eta martxoan, Busturialdeko Bertsolari Txapelketa

Otsailean eta martxoan izango dira Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren saioak. Guztira 18 bertsolarik hartuko dute parte eta lau saio jokatuko dira, hiru kanporaketa eta Gernika-Lumon jokatuko den finala, martxoaren 5ean.

Lehen saioa, asteburu honetan duzue, otsailaren 11an, Errigoitiko Ikuilu Txokoan, 21:00etan hasita. Bertan, Mikel Retolaza, Ander Elortegi, Janire Arrizabalaga, Enare Muniategi, Beñat Bilbao eta Koldo Muñiz arituko dira norgehiagoka.

Datorren astean, hilak 18, beste saio bat programatu da Busturiko kultur etxean, 21:00etan. Hantxe  Aitor Etxebarrizarraga, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana, Xabi Enbeita, Nagore Beitia eta Lurdes Ondaro juntatuko dira.

Muxikara Onintza Enbeita, Jokin Ansotegi, Ibai Amillategi, Koldo Guruzaga, Asier Galarza eta Iker Uriarte  bertsolariak joango dira otsailaren 25ean. Guztian Atxelipe Txokoan izango dira bertsotan, 21:00etan hasita.

Eta esan dugun moduan, finala, martxoaren 5ean izango da, Gernika-Lumon, Astran, 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button