Elorrioko trikitilari txapelketa egingo da uztailaren 4an, Plazako Frontoian, 18:00etan. Izena emateko azken eguna ekainaren 25a izango da.
Parte hartu nahiko duten zaleek kontuan hartu beharko dituzte honakoak: adin muga 20 urte (hauek barne) izango da eta sei bikote sailkatuko dira. Deialdi irekia denez bikote gehiago aurkeztuz gero kanporaketa egingo da egunean bertan, Arriola Antzokian 16:00etan, fandango bat joz.
Bikote bakoitzak trikitixa, porrusalda eta pot-pourria piezak jo beharko ditu.
Epaimahaiak piezen zailtasuna, bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta pandero-jolearen lana baloratuko ditu.
Onenarentzat, txapela eta 250 euroko ordainsaria egongo da. Bigarrenak 200 euroko ordainsaria hartuko du eta hirugarrenak, 150 euroko ordainsaria.