ARTEA

Hitz politen soinuak eta zeinuak

Sonia Rueda egileak Hitz politen soinuak eta zeinuak izeneko erakusketa zabaldu du Bizkaiko Foru Liburutegian. Hausnartzeko bazka ematen duten proposamena artistikoak azaroaren 18ra arte ikusi ahalko dira.

Erakusketan, sentiberatasunez eta poesiaz hornitutako hitzen aukeraketa aurkezten da (onomatopeiak, hitz-jokoak eta abar), irudi gogorarazleekin batera, hizkuntza bisualaren eta idatziaren aberastasuna erakusten dutenak.

Egileak, berarentzat politak ziren hitzak idatzi zituen koaderno batean. Bere klaseetan, kalean, ikaskideen artean, filmetan, liburuetan, tabernetan… deskubritzen zituen hitzak ziren. Handik denbora batera, zerrenda asko hazi zen, eta interesa ere bai. Horietako askotan, Soniak poema txiki-handiak aurkitu zituen, eta koaderno batean apuntatzen hasi zen – batzuetan marrazki batekin batera –. Koaderno horren azalean Hitz politak idatzi zuen.
Handik gutxira, liburu ederra bihurtu zen, bidaia-egunerokoa, guztioi eragiten diguten bizitzako uneen irudiak eta hitzak dituena.

Orain hitzak eta irudiak elkartu ditu egileak, erakusketa eder bat osatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button