ARTEA

Harien isla

2024ko Sormen Bekaren irabazleak, Irati Bazetak, Harien isla erakusketa paratu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. Urtarrilera bitartean bisitatu ahalko da.

“Lan honen helburua intersekzionalitatea tresna analitiko kritikotzat hartuta euskara jendea osatzen duten askotariko errealitateak arakatzea da, hariak eta egiturak ikusaraztea, botere sistemez gogoeta eginez. Ezagutza kokatuan oinarrituta dago lana, ezagutza bat testuinguru zehatz batean garatua eta erabilia da, leku, kultura, esperientzia edo komunitate jakin bati lotuta; kasu honetan, egilearenari. Ikuspuntua azaltzea ezinbestekoa da, neutraltasuna ez baita existitzen eta bakoitzak bere errealitatetik, baldintzetatik eta ideietatik ekiten dio sorkuntza lanari. Sorkuntzaren bidez gogoeta bultzatu nahi du Harien Isla proiektuak. Horregatik, lanek, hitzek zein galderek ikuslea ispiluaren aurrean jarri nahi dute, erakusketa gogoetarako espazio bilakatu eta ikusleek haien hausnarketak partekatu ditzaten ibilbidean zehar. Errealitate konplexuak harilkatuz, begirada propioa aktibatzeko gonbita luzatu nahi du, elkarrizketa eta partehartzea erdigunean jarriz”.

Artistak, bere erakusketaren bista gidatua eskainiko du euskaraz abenduaren 10ean, 18:30ean

Show More

Related Articles

Back to top button