LITERATURA

Ramiro Pinilla Eleberri Laburrerako saria

Getxoko Kulturak Ramiro Pinilla Eleberri Laburraren Lehiaketaren 9. edizioa abian jarri du, eta bere helburua autore ezagunaren ondarea babestea eta sorkuntza literarioa bultzatzea da. Testuak jasotzeko epea 2026ko otsailaren 20ean amaituko da, eta bi sari emango dira lehiaketan, horietako bakoitza 6.300 eurokoa.

Lanok euskaraz eta gaztelaniaz bidali ahal dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Lanek originalak eta erabat argitaragabeak izan behar dute, inolako formatuan (Internet barne), ez osorik ez zati batean. Horrez gain, ezin dira sortu adimen artifizialetik eratorritako edo horrekin lotutako sistemak, tresnak edo teknikak erabiltzearen ondorioz, ezta beste lehiaketa batean sarituak izan ere.

Ereinek argitaratuko du euskarazko eleberri irabazlea, Getxo Kulturak aipatutako argitaletxearekin sinatutako hitzarmenari esker, eta gaztelaniazko saria argitaratzeko 1.000 euroko laguntza jasoko du irabazleak.

Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo-kultura.eus/deialdiak web-estekan dagoeneko eskura daitezke.

Show More

Related Articles

Back to top button