
Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa amaitu egin da Zornotzako Zelaieta Zentroanjoaktu den saioarekin. Azaroaren 3an hasi zen sariketa, eta bertan lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala jokatu dira.
Azken egunean, Etazetak (Aiala Irurtia, Emile Zabala eta Ekhi Zuluaga) eta Oizpeko pantolluk (Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal eta Jon Abasolo) taldeak aritu dira A mailan, eta Zerobi (Irune Basagoiti eta Maider Altuna) eta Bizkaiko Kopla Gaztiek (Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga) taldeak B mailan.
Lau talde horietatik Oizpeko pantolluk taldeak eta Bizkaiko Kopla Gaztiek taldeek bildu dituzte puntu gehien, eta horiexek izan dira aurtengo irabazleak.
Bestalde, kantakera onenaren saria Iradi Barrenetxeak eskuratu du. Aurtengoan ere, Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta sortzaileak egindako ilustrazioa izan da saria.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo Bertsolari Gazteen sariketa honetan parte hartu duten guztiei.



