BESTELAKOAK

Ukitzeko Artea

Ikusmen aldetik arazo larriak dituzten pertsonei zuzenduta, Bilboko Arte Ederreko Museoak eta Iberdrolak hezkuntza-jarduera aitzindaria jarri dute abian.

Hala, ikusmen eta adimen aldetik minusbaliatuak diren pertsonentzat eta beharrizan bereziak dituzten kolektiboentzat, ibilbide eta esperimentazio-tailer bereziak antolatuko dira.
Egun hauetan, “ikusmen aldetik minusbaliatuak diren pertsonei artelanak ezagutzeko aukera ematen dien teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko maisulanetatik aukeratutako bost koadrok hezkuntza arloko proposamen berria osatzen dute, margolanak ukimenaren bitartez ezagutu ahal izateko. Hain zuzen ere, Grecoren Deikundea, José de Riberaren San Sebastian, emakume santuek sendatuta, Orazio Gentileschiren Lot eta bere alabak, Mary Cassatten Emakumea eserita haurra besoetan duela eta Francis Baconen Lying figure in mirror dira aipatutako lanak”, jakinarazi digute Museotik.

Teknika berritzaile honi esker bost milimetrorainoko erliebeak lortzen dira eta ehundura hauen bidez, itsuek lanaren bestelako kontzepzioa lortzen dute.

“Irudi bakoitzarekin berrogei ordu inguru aritu ostean, bolumenak eta ehundurak definituta geratzen dira, eta tinta berezi batekin inprimatzen dira. Gero, hamabi ordu inguru irauten duen prozesuan, hasieran lauak ziren elementuei bolumena ematen dien prozedura kimikoa aplikatzen da. Bertan inprimatzen da benetako irudia, jatorrizko koloreekin eta 80 x 120 cm ingurukoneurrian; izan ere, neurri hori egokia da eskuekin ukitu eta denera heldu ahal izateko. Modu horretan, planoek hiru dimentsio hartzen dituzte, eta koadroa erliebean geratzen da irudikatuta”.

Arteaz gozatzeko bideak infinituak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button