LITERATURA

“Txokolatea eta bizkotxoak” kultura dastatzeko modua

Jakin badakizue Gernikan musikaren inguruan egiten dela Kafea eta Galletak saio bizia. Bai horixe oinarri hartuta, Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok antzeko ekimena antolatu dute kulturaren barruan gertatzen den orori buruz mintzatzeko.

“Erakutsi nahi genuela kulturak izan dezakeelako espazioa kulturgune ohikoetatik kanpo, izan dezakeela tokirik zero aurrekontuarekin. Eta batez ere berreskuratu gura genuen sortzailearekin hurbil-hurbilean egoteko aukera. Bilbon aspaldi ez direlako horrelako gauzak egiten. Badaude egitarau ofizialak eta ofiziosoak, baina bide batzuetatik kanpo ez dago ezebez. Eta horixe da Txokolatea eta Bizkotxoak sortzearen arrazoietako bat” esan digu Goizalde Landabasok.

Non? Barrenkale kaleko Modesto tabernan egingo dira hitzorduak. Hileko astearte batean 19.30etan. Kultura adar eta diziplina guztietara zabaldu nahi dute: literatura, musika, zinema, antzerkia, margolaritza, dantza… denetarik.
Hasteko hitzordu 2 dituzte zehaztuta:
Urtarrilak 15, Harkaitz Cano, Memoriaren musika. Bere bizitzan barrenean egingo du musikaren bidez.
Otsailak 5, Hedoi Etxarte, Sinplistak eta kantu bi. Bere azken poemarioaren gainean egingo du berba.

Aurreragorako badituzte zenbait gauza lotuta, baina zeharo lotuta ez, eta izan arte ez dute jakinaraziko.

Edozelan ere, blog bat ere daukate eta hortxe topatuko duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button