MUSIKA

Getxoko Gringo taldeak lan bikoitza plazaratu du

A devastating wave of… rock diskoa bikoitza da, eta bere gauzatze prozesua luzea izan da. Izan ere, argitaratu berri den lan autoekoitzi hau 2008 eta 2009 urteetako abuztuetan grabatu zen Getxoko Pan Pot estudioetan Xabi Egia ekoizlearen zuzendaritzapean. Taldekideen iritziz, lan hau euren Chinese Democracy partikularra bihurtu da, Guns and Roses talde ezagunaren disko eternoa aipatuz.

Taldeak rock doinu luze eta kasik instrumentalak jorratzen ditu, non gitarren elektrizitateak bultzaturiko intentsitate biziko pasarte melodiatsuak nabarmentzen diren. Poparen eta psikodeliaren artean koka daiteke. Aipatzekoa ere bada, lan berri honetan orkestra moldaketak sartu dituztela taldekideek Mungiako Santos musika eta dantza eskolako ikasleen laguntzarekin, tartean, biolin, biola, eta tronpeta soinuak daudelarik.

Gringo 2004 urteko eguberrietan eratu zen Getxon. 2006an berriz, euren estreinako lana kaleratu zuten, The return of the fucking losers. Harrezkero, hainbat aldaketa izan dituzte formazioan. Egun Getxo aldeko hainbat taldetan jotzen duten bost musikarik osatzen dute egitasmoa: Javi (gitarra eta ahotsa), Iñigo (bateria), Pablo (gitarra, lap steel eta ahotsa), Txumi (baxua) eta Rodrigo (teklatuak eta sintetizadoreak).

Gringok bidalita

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button