ESZENA

Lekeitioko “Kaleka” jaialdia gaurtik aurrera

Uztailaren 5tik 9ra bitartean, Lekeitioko kaleak eta plazak beste kolore bat hartuko dute Kaleka jaialdiaren programazioarekin.

Aurtengo Kalekan, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian, 25 konpainia arituko dira 35 ikuskizun aurkezteko. Taldeak Kataluniatik, Alacantetik, Valentziatik, Andaluziatik, Leon Gaztelatik, Eskoziatik, Frantziatik, Ipar Irlandatik eta Kroaziatik etorri dira, eta horiei guztiei Euskal Herrikoak ere gehituko zaizkie.

Betiko lez, pailazoak, zirkua, piroteknia, dantza garaikidea, malabareak, performanceak, inprobisazioa, akrobaziak, musika, eta bestelako ikuskizun xelebreak izango dute tokia Lekeition.

Gaur berton jaialdiaren ateak zabalduko dira eta Reziclonk, Xavi Lozano Solo eta Ronde-bi ahizpa proposamenak antzeztuko dituzte.
Datozen egunotan honako ikusgarriekin gozatu ahal izango duzue: Wilbur, Muntu, Martirio y Adela, Bridging the Silence, Open door, Naufragio universal, Do Not Disturb, Anabasa, Bridging the Silence, Open door, Micro-Shakespeare, Erori, Entre 4 tiempos, Karabana Norte, Tomando medidas, Tren geltokia, Lapur minak, …

Non, zer eta noiz: Kalekan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button