BESTELAKOAK

“Antzinako Ogibideen Erakusketa”, Elorrion

2003.urtean, Olazar Auzo Elkartekoek San Agustineko Elizatearen 950. urtemuga ospatzeko hasi ziren azoka hau antolatzen, eta harrezkero bi urtetik behin ospatzen dute. Aurtengo zita, asteburuan izango da, ekainaren 20an.

Ez da salmenta azoka, tailerrak izaten dira batez ere. Ogibide edo antzinako lanak erakusten saiatzen dira ekimen honekin, “nahiz eta beti lauzpabost postu aldatu, monotonian ez jausteko”.
Urte honetan, adibidez, gatza, pika, teilak, taloak, sagardoa, belar pomadak, bidrio-beira, banderak, seta tailerra, belar meta, artilezko koltxoi bat,… egingo dituzte auzotar eta herritarron artean, eta beste postu batzuk Arbasokoenak (Euskal Herriko Artisauen Elkartea) izango dira.

Aurreko urteetan txondorra, barreneroak, scribaniak, ogigileak, ardi ile mozleak eta abar egon dira. Hortaz, kontua da antzinako gauzak erakustea eta jendeak zuzenean ikustea nola egiten ziren. Adibidez talo tailerra egongo da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere taloa egingo du.

Egunean zehar Mamarru antzerki taldea izango da bertan giroa berotzeko, eta arratsaldean Elizatearen testu historiko bat antzeztuko dute, Elizatearen sorrera 1053an izenekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button