Nontzeberri

Bertso Eskolen Eguna, Portugaleten

Datorren asteko zapatuan, irailaren 17an, Bertso Eskolen Eguna antolatu da Portugaleten, martxan dagoen ikasturteari harrera egiteko.

Egun horretako plana hauxe izango da: 12:00etan hasiko da jaia El Solar plazan, eta ohikoa den bezala bertako bertso eskolak girotuko ditu lehen ordu horiek. Bazkariaren ostean, 17:30ean, Miren Amurizak eta Odei Barrosok Bertso Trama egingo dute, eta ostean, 19:30ean, Bertsotruke programaren aurkezpena egingo da eta bertso eskola parte hartzaileak eta osatutako multzoak ezagutarazi egingo dira.
Arratsaldeko poteoaren ostean Aneguriak kontzertua eskainiko du.

Datu guztiak, Bertsozale Elkartean.

Exit mobile version