BERTSOTAN

Iruñeko Sanferminetan bertso-saio sorta ederra

Iruñeko Sanferminetan ez da bertsolaritza faltan botatzen, eta bertako elkarteek zazpi bertso ekitaldi antolatu dituzte egunotarako. Uztailaren 7an izan da lehena, eta 13an izango da azkena.

Denetarik izango da: lau bertso jaialdi, Sarasate plazan eta 0 plazan. Horrez gain, bertso musikatuak, bermutarekin kantatzekoak, edota balkoitik balkoirako saioak ere antolatu dira.

Gaur berton, hilak 10, bi saio antolatu dira, bat eguerdian eta bestea arratsaldean. Eguerdikoan, Aroa Arrizubieta, Jabi Lezaun eta Eki Mateorena arituko dira, eta arratsaldean, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Saats Karasatorre eta Garazi Navarro Ugarteburu  bilduko dira.

Hemen dituzue egun guztietako saioen gaineko datuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button