BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urrian hasiko da

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren lehen egunetan abiatuko da Auritzen. Aurten Nafarroa Arenan jokatuko da, lehen aldiz, Nafarroako finala.

Aurtengo lehiaketan 30 bertsolarik eman dute izena, eta behin sailkatze fasea igarota, 24 izanen dira Auritzen abiatuko den ibilbidean. Guztira, zortzi saio izango ditu txapelketak, Nafarroako lurralde osoan antolatuko direnak.

Txapelketa lehenengo fasearekin abiatuko da. Lau saio ditu fase horrek, eta Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosen jokatuko dira. Finalaurrekoetan hiru saio izango dira: Agoitzen, Leitzan eta Tafallan. Eta azkenik, Iruñean jokatuko da finala, azaroaren 29an, larunbatez, Nafarroa Arenan. Zortzi bertsolari ariko dira bertan, finalaurrekotatik sailkatutakoak. Zortzi horien artean, saioan zehar puntuaziorik altuena lortzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute, eta hor erabakiko da 2025eko txapelduna.

Aurtengo txapelketan anitza da ordezkaritza. “Parte hartzaile berriak, zein txapelketan aspalditik parte hartzen duten beste hainbat ere ariko dira lehian. Aurten, gainera, hiru txapeldun izango ditugu: Julen Zelaieta, Saioa Alkaiza eta egungo txapelduna den Julio Soto”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button