IKUS-ENTZUN

“Tom eta Jerry” bikotea euskaraz dugu zinema aretoetan

Gaur berton, hilak 26, Euskal Herriko hainbat zinema aretotan Tom eta Jerry filma estreinatuko da euskaraz. Tim Storyk zuzendutako film estatubatuar hau marrazki klasikoetako pertsonaia nagusietan oinarrituta dago eta irudi erreala animazioarekin nahasten du.

Tom eta Jerry pelikula Zinema Euskaraz programak 2021ean hartuko duen hirugarren filma izango da. Honekin, “Zineuskadik jarraipena emango dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari, batik bat COVID-19 eragindako egungo egoeraren ondorioei aurre egiten laguntzeko. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz”.

Horren ostean, datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere ikusteko parada egongo da, hala nola, Sablehortz kapitaina (apirilak 30), Maya Erlea, urresko esfera (maiatza) eta Space Jam (ekaina).

Tom eta Jerry filmean katuaren eta saguaren arteko borrokak, bere karrerak eta betiko sesioak ikusiko dituzue, trama interesgarri baten barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button