ARTEA

“Atzerriko hizkuntza batean” erakusketa paratu dute Donostian

Donostiako Ekain Arte Lanak  galerian  Atzerriko hizkuntza batean izeneko erakusketa ikus daiteke otsailaren 14ra bitarte. Bertan, Manuel Balliache eskulturak eta Elena Bagazgoitia Sargam-en margolanak paratu dituzte.

Rita Unzurrunzaga galeristak proposatu zien bi artistei erakusketa bateratua egitea, “haien lanarekiko antzeko ikuspegia baitute”. Izan ere, modu antzekoan jorratzen dituzte bidaiak eta espazioa bezalako gaiak bi artistek.

Hala, Bagazgoitiak bilatzen du ikuslea bere margolanen aurrean gelditzea eta sentsazio bereziak sentitzea. Balliachek, berriz, karga intelektual guztia kendu nahi dio ikusleari eta nork bere obra propioa deskubri dezala.

Elkarrekin ondo moldatu dira, barreka aritu dira, nahiz eta batak bestearekin atzerriko hizkuntza artistiko batean aritu behar izan duten. Izan ere, Ballaiche Venezuelakoa da eta Bagazgoitia Madrileko. Halere, Gipuzkoan garatu dute haien lan artistikoa. Artistek galeristaren lana nabarmendu dute, galeria batek erakutsi ez ezik, gauza berriak ere proposatu beharko lituzkeelako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button