BESTELAKOAK

“Xiberoko antzertia edo pastorala”

Junes Casenave-Harigileren Xiberoko antzertia edo pastorala liburua Maulen aurkeztu da, hala jakinarazi digu Euskaltzaindiak bidaltzen digu Plazaberri agerkariaren bidez.

“Apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean, Junes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainaren Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu zen Jean-Louis Davant euskaltzaina, Béatrice Lahargoue Mauleko Kultura zinegotzia eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren konpainian.

Xiberoko antzertia edo pastorala aurtengo Sarako Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen Euskaltzaindiak.

Junes Casenave-Harigileren hitzak dira ondoko hauek: “Beharrezkoa zen pastoralaz agert ledin lan bat. Xiberoak, bai Eüskal Herri osoak eta beste güzietan jakitâteari lotürik direnek Eüskalzaindia eskert dezakee.
Lan hontan, pastoralari doakon ikerketa eta gogozka zonbait hartü nahi üken düt. Arren, aipatzen düt zer den pastorala. Hitz horren arabera, aisa har genezake oker, ustez eta hor ari direla artzainak eta artzaintsak, latinetik jiten den pastor hitzak artzain erran nahi beitü.
Bestalde, erakusten düt antzerki kente hau zahar dela, zahartarzün herexak badütüala, pastoral izkiribatüak düala lau mente baizik agertzen ez badira ere. Ikerzaleek hanitxetan dioe bestetarik horra zaigüla. Ez dezakee asma gurea dela eta beti erranez ari dira besteer hartü dügüla, galtatzen deigüen bezala: “Bena züek, eüskaldünak, nontik horra zidee?”

Hitz ederrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button